Zapatuan ospatuko da Berdel Eguna
2013-04-03 23:51
Bi tona berdel erabiliko dira aurtengo Berdel Egunerako. Mota guztietako pintxoak egingo dira, eta goizez zein arratsaldez dastatu ahal izango dituzte bertaratzen direnek.
Eguna 10:00etatik aurrera hasiko da. Ordu horretan, Goiko plazan, merkatu txikiak irekiko ditu ateak eta eguerdira arte Bertan Elkartekoek jarritako postuak ikusi ahal izango dituzte herritar zein kanpotarrek.
Goizez herrigunean eta arratsaldez portuan berdel pintxoak izango dira protagonista; arratdsaldeko 14:00etatik aurrera ibilgailuak ezingo dira portura jaitsi eta markatutako parkinetara bideratuko dira.
Informazio guztia eta egitaraua Mutrikuko Udalaren webgunean.
Txioak (17)
-
Mutrikuko Udala @MutrikukoUdala#Mutriku: Zapatuan Berdel Eguna ospatuko da! Informazio osatua hemen: goo.gl/GnddZdebegesa anestraat Ane_Urki MarinUrrutia itorRomero Nahia55 mikelasti7 txoke Leire350 parreitu TvEuskadihotel arbe @hotelarbe
-
hotel arbe @hotelarbe
-
Sustatu Albisteak @SustatuZapatuan ospatuko da Berdel Eguna via @MutrikukoUdala | sustatu.com/1365015102848 | mutrikukoudala.net/albisteak/zapa…
Erantzunak kargatzen...