Korrika gaur helduko da Baionara. Andoaindik irten zen martxoaren 14an eta dagoeneko bere azkenengo kilometroen eta lekukoen txanda da. 1980an izan zen lehenengo edizioa. 33 urte hauetan milaka kilometro eta 18 edizio joan zaizkigu, eta baita 18 abesti berezi ere, gehienak gure bihotzetan gordeta ditugunak; horietako batzuk euskaldunon soinu bandan iltzatuta geratu direnak. Hemen azpiko hauxe da aurtengoa, Esne Beltzak egindakoa. Baina beste 17 ere izan ziren lehenago (Egan, Oskorri, Gozategi, Muguruza, Laboa eta Ruper, Tapia eta Leturia, Gose, Junkera, Akelarre...). Guztiak batzen saiatu gara (hutsune txikiren batekin). Honatx!
Hona hemen aurreko edizioetako abesti eta bideoklipak. Hutsune txikiren bat ere badugu (eta beharbada akats txikiren bat). Ea norbaitek laguntzerik duen!
Falta diren kantuen audioak hemen dituzue: http://www.korrika.org/?page_id=133. Korrika bakoitzaren azalpenaren azpian.