Sustatu logoa Teknologia albisteak

Jaurlaritzak inoiz egin duen murrizketa handiena aurkeztu du aurrekontuetan

berria.info
2013-03-12 14:23

Aurrekontuen %73,9 osasun, hezkuntza eta gizarte babeserako bideratuko du Jaurlaritzak. Murrizketa handienak Lehendakaritzan, enplegu eta gizarte gaietan eta Ekonomia Garapenean izango dira. Aurtengo murrizketa Jaurlaritzak inoiz egin duen handiena da 1981 urtean sortu zenetik. 9.200 milioi euroko muga jarrita onartu du Jaurlaritzak aurrekontu proiektua. Ostegunean eramango dute proposamena legebiltzarrera, han bozkatzeko. Alderdiek oraindik ez dute argitu zein jarrera hartuko duten horien aurrean.

Guztia irakurri (berria.info) »»

Txioak (27)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu