7 jardunaldi hasteko, bakoitza abiatzaile dinamizatzaile bat edo batzuk izango dituena. Asmo berrian laguntzeko prest agertu diren donostiar aditu edo arituak, Donostiako euskal munduan esperientzia dutenak, beren soziolinguistika ezagupenenetatik Donostiako bideak marrazten lagundu diezaguketenak, gazte euskaltzaleak…. Hasierako 30-40 minutuetan hartuko dute hitza eta bere ikusmolde, iritzi edo proposamenak eskainiko, Donostiako euskaltzaleak, euskaldunak, gero eta ikusgarriago bihurtu gaitezen hirian.
Ondoren, eta saio bakoitzeko bi orduak bete arte, parte hartzaileen txanda izango da -BAGERAk moderatua-, asmoz, jardunaldien ekaineko bukaerarako ideia garbiagoa izan dezagun denon artean gure indarren, animoen eta aurrerako jardunbide posibleen inguruan.
JARDUNALDI guztietarako bilduko gara San Telmo Museo berrituan, arratsaldeko 7etan, eta 9ak bitartean, saioz saio gure bidean aurrera egin nahian, programa eta egutegi honen airean:
Jardunaldietan parte hartzera deituak daude Donostiako euskaltzale guztiak, nagusiki jada euskaraz bizi garen eta bizi nahi dugun guztiak, eta oso bereziki gainera, Donostian jada euskaraz lan egin eta bizitza irabazten dugun guztiak, irakasle, itzultzaile, artista…, gazte, ikasle, langile, hiritar…, denon artean abiada prestua emateko XXI. mendeko ekinaldi berriei.
Ongi etorri
Hartu zure lekua
Erantzun
Sartu