Hiztegi Batuaren azken bertsioa sarean jarriko da asteazkenean
2013-03-04 18:45
Martxoaren 6an, UZEIren eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmena sinatu ostean, bi erakundeotako ordezkariek Hiztegi Batuaren azken bertsioa, egun horretan sarean jarriko dena, aurkeztuko dute. Hala, Euskaltzaindiak arautu dituen 42.942 forma eskainiko dira Akademiaren webgunean, asteazkenetik aurrera. Hiztegi Batuaren paperezko azken edizioa 2010. urtean argitaratu zen. Une horretan, Hiztegi Batuaren bigarren itzulia egiten ari zen Akademia, eta, aldiro-aldiro, onartu ahala, bigarren itzuli horren hitz-zerrendak txertatzen zituen Hiztegi Batuan. Orain, bigarren itzulia amaitu da. Eta, hain zuzen ere, bigarren itzulia bukatutzat ematen duen azken bertsioa aurkeztuko da asteazkenean.
Txioak (23)
-
Euskaltzaindia @plazaberriHiztegi Batuaren azken bertsioa sarean jarriko da asteazkenean dlvr.it/32FT65
-
Joseba Arruti @bidetxeaHiztegi Batuaren azken bertsioa sarean jarriko da asteazkenean. euskaltzaindia.net/index.php?opti…
-
Ricardo Gómez @FiloBlogiaHiztegi Batuaren azken bertsioa sarean jarriko da asteazkenean bit.ly/XFgImI #Euskaltzaindia
-
Ahotsak.com @ahotsakHiztegi Batuaren azken bertsioa sarean jarriko da asteazkenean. 2. itzulia bukatu dute bit.ly/Y8Hr8u #Euskaltzaindia
-
Sustatu Albisteak @SustatuHiztegi Batuaren azken bertsioa sarean jarriko da asteazkenean via @plazaberri | euskaltzaindia.net/index.php?Item… | sustatu.com/1362411927115
Erantzunak kargatzen...