Egun albistegarrienak, txioen histograma batetik aterata

Egun albistegarrienak
Goian itsatsita dagoen histograman 2012ko egun bakoitzeko txio guztiak batuta jasotako bertxio (RT) kopurua ikus daiteke, euskaldunok Berria-ren albisteak gehien zabaldu ditugun egunen adierazgarri gisa (X ardatzak egunak adierazten ditu, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra, eta Y ardatzak egun bakoitzean jasotako RT kopurua)
Astegun eta asteburuen arteko ezberdintasunaz gain, badira nabarmentzen diren egun batzuk ere bai. Histograman 1etik 7era zenbakitutako egunak, eta egun horietan izandako albiste edo gertakizun nagusiak, honakoak:
- Urriaren 21a: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. [wikipedia]
- Urriaren 16a: Estrasburgok Espainia kondenatu zuen, Otamendiren tortura salaketa behar bezala ez ikertzeagatik. [albistea]
- Abenduaren 3a: Euskararen eguna. [wikipedia]
- Azaroaren 28a: Etxetik kaleratzekoa zuten gizonak bere buruaz beste egin zuen Donezteben. [albistea]
- Urtarrilaren 7a: #Kolosala, euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa Bilbon. [wikipedia]
- Azaroaren 9a: Emakume batek bere buruaz beste egin zuen Barakaldon, etxetik kaleratzera zihoazenean. [albistea]
- Apirilaren 9a: Iñigo Cabacas hil egin zuten. [albistea]
Txio nagusiak
Goian zerrendatutako egun horietan @berriaren jardun osoa hartzen da kontuan, RT guztiak batuz, baina argi eta garbi defini daiteke egun horietako gertakizun nagusia albiste edo ekitaldi bakarrean.
(Artikulu hau Zubiagaren blogetik ekarri dugu hona, haren CC-BY-SA lizentziari: izatez, han osatuago dago, Berriaren albiste bertxiotuenak ere itsatsi dituelako).
Erantzunak kargatzen...