Euskara Zuzendaritza Nagusiak kudeatuko dituen diru laguntzen deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen astelehenean.
Guztira, zazpi diru laguntza mota dira:
Nabarmendu beharra dago euskararen erabilera soziala sustatzeko diru laguntzetan ez dela murrizketarik izan, aurreko urtearen aldean, nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontu orokorra % 2,7 laburtu den.
Indartu egiten dira, alde batetik, euskarazko hedabideentzako laguntzak (aldizkariak, toki telebistak eta IKTen bitartez hedatzen direnak); eta, bestetik, Gipuzkoako udalek baliabide gehiago izango dute euskararen aldeko politika publikoak kudeatzeko.
Azaldu beharra dago aurreko urteetan izan diren diru laguntza mota batzuk (esparru sozio-ekonomikoa, haur eta gazteen aisialdia) beste formula batzuen bidez kudeatuko direla 2013an.
Bestalde, azpimarratu behar da hitzarmenen bidez araututako proiektuetarako diru zenbatekoa % 13,6 handitu dela, aurreko urtearen aldean.
Eskaerak aurkezteko epea, oro har, 2013ko martxoaren 6 arte luzatuko da. Eskaera kera telematikoan aurkez daitezke Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
Argibide gehiago behar izanez gero, jo laguntzen atalera.
Erantzun
Sartu