Liburuak saltzeko modu berri bat
Liburuaren inguruko orain arteko industrian etekin ekonomiko potoloena ez zuen idazleak jasotzen, baizik eta banatzaileak. Telebistak audientzia-kopuru diren heinean hartzen ditu ikus-entzuleak kontuan, iragarleengan eragin dezaketen heinean, telebisten benetako bezeroak iragarleak baitira; era berean, argitaletxeek, oro har, irakurlea baino gehiago banatzailea hartzen dute kontuan liburuak plazaratzeko orduan. Banatzailearen biltegiak bizkor behar dira bete eta hustu, horregatik da gero eta laburragoa liburuen iraupena erakusleihoetan edo apalategi nabarmenenetan. Errotazio lasterra da paperezko liburuan oinarritutako negozioaren sekretua. Liburu-dendan 20 euroan saltzen bada liburua, 10 banatzailearentzat izango dira, erdia; idazlearentzat 2 baino ez, ehuneko hamar. Eta gaur egun jendea ez dabil 20 euroko liburu asko erosteko moduan.
Txioak (11)
-
Lapiko Kritikoa @LapikoKritikoaLapiko Kritikoa » Liburuak saltzeko modu berri bat p.ost.im/p/daEaMh
-
Talaios Kooperatiba @TalaiosKoopRT @LapikoKritikoa: Lapiko Kritikoa » Liburuak saltzeko modu berri bat p.ost.im/p/daEaMh
-
Beñat Irasuegi @birasuegiRT @TalaiosKoop: RT @LapikoKritikoa: Lapiko Kritikoa » Liburuak saltzeko modu berri bat p.ost.im/p/daEaMh
-
Sustatu Albisteak @SustatuLiburuak saltzeko modu berri bat via @LapikoKritikoa | p.ost.im/p/daEaMh | sustatu.com/1359925584514
Erantzunak kargatzen...