35 urteko kartzela zigorrari aurre egin behar zion gazteak (artikulu honetan nahiko ondo azaltzen dute “krimena” eta hemen ere bai) eta familiaren iritziz, argi dago hori izan dela Swartzek bere apartamentuan zintzilikaturik agertu izanaren arrazoi nagusia. Ez dut inolaz ere injustizia honek izan duen papera ukatuko, baina bestalde, 2007an honakoa idatzi zuen bere blogean. Diotenez, testuaren aurreko bertsio batean pertsonaia Aaron deitzen zen. Azkenaldian irakurtzen ari naizen David Foster Wallace idazlea ekarri dit gogora. Testuetan abisuak eman zituelako honek ere.
Bakardade handikoa da gure mundua eta aurrekoan esan nuen bezala, angelu askoko gai konplexua da buruaz beste egitearena.
Nik talentu, adimen eta sentiberatasun handiko mutil honen beste testu honekin gelditu nahiko nuke: How to get a job like mine.
Hemen uzten ditut beti beranduegi heltzen diren obituarioen hitz ederrak:
Nirea hitz bakarra da: Respect.
Erantzun
Sartu