Baxe Nafarroa atzera utzita Lekornen ospatuko da EHZ-ren aurtengo edizioa
2012 bukatu bezain laster, 2013. urteko egitasmoen aipatzeko ordua etorri da Euskal Herria Zuzenean festibalarentzat. Larunbat goizean biltzar nagusia egin du jaialdia antolatzen duen elkarteak, Hazparnen. Arrosa, Idauze-Mendi eta Heleta bisitatu ondoren, aurten Lekorneko Garroko gazteluak bere itzalpean hartuko du Euskal Herria Zuzenean jaialdia. Xiberoan abiatu, Baxe Nafarroan segitu eta oraingoan Lapurdira hurbilduko da, lehen aldikoz, festibala. Aurtengo festibala ekainaren 28tik 30era ospatuko da. Festibalaren formulari buruz xehetasun gehiago izanen ditugu ondoko asteotan. Euskal Herria Zuzenean jaialdia Heletatik Lekornera aldatzea erabaki zuten, larunbat goizean, antolatzaileek Hazparnen egindako biltzar nagusian. Horrez gain, 2013an zein formula jarraituko duten erabaki, administrazio kontseilu berria osatu eta bilan ekonomikoa bozkatu behar izan zuten.
Txioak (16)
-
kazeta.info @kazetainfoBaxe Nafarroa atzera utzita Lekornen ospatuko da EHZ-ren aurtengo edizioa: 2012 bukatu bezain laster, 2013. urte... bit.ly/UTh49y
-
Arturo Villanueva @erbesteanOso albiste ona. Kili-kolo egon den arren azkenean 2013an ere #EHZ ospatuko da, Lekornen (Lapurdi)Zorionak eta aurrera! kazeta.info/kultura/lekorn…
-
Kameluak @Kameluak@ehzfestibala Lekornen eginen da aurten kazeta.info/kultura/lekorn…
-
ioetx @ioetxBaxe Nafarroa atzera utzita Lekornen ospatuko da Euskal Herria Zuzenean-en aurtengo edizioa kazeta.info/kultura/lekorn… #ehz #musika #jaialdia
-
Sustatu Albisteak @SustatuBaxe Nafarroa atzera utzita Lekornen ospatuko da EHZ-ren aurten... via @erbestean | kazeta.info/kultura/lekorn… | sustatu.com/1357483610357
-
GOIZ BERRI @GOIZBERRI
-
Erantzunak kargatzen...