Teknologia albisteak
7

Osborneren zezenak EHtik kentzeko herri ekimena

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-12-28 : 11:32

Ardi Latxaren Alde (ALA) taldeak egitasmo bat jarri du abian legez kendu arazteko Osborneren zezenak Euskal Herriko bide bazterretatik. Abenduaren 15ean hasita, zezenen kontra eta ardi latxaren aldeko talde horrek sinadurak jasotzen ari da EAEko eta Nafarroako parlamentuetanherri ekimen bana aurreztu ahal izateko. Taldearen asmoa da 200.000 sinadura biltzea (100.000 EAEn eta beste 100.000 Nafarroan), atxikimendu horiek guztiak bi parlamentuetara eramatea eta han onartzea EHn dauden Osborneren metalezko iragarkiak kentzea eta horien tokian jartzea ardi latx erraldoiak.

Egun, bi dira Euskal Herrian barrena jarrita dauden Osborneren zezenak. Bata, Tuteran dago kokatuta, Nafarroan, N-121 errepidean. Bestea, aldiz, jarrita dago Rivabellosan, Araban, A-1 autobidearen ondoan. Osbornek, guztira, metalezko 91 zezen ditu ipinita hango eta hemengo errepideetan (mapan ikus daiteke zezen guztien kokapen zehatza).

Gauzak ondo bidean, 2013ko udaberrian nahi dute aurkeztu hilabete hauetan guztietan lortu beharreko 200.000 sinadurak. Gainera, asmoa da bildutako sinadurak aurkeztea, aldi berean, Iruñako eta Gasteizko parlamentuan. EAEko legebiltzarrean jasotzekoak dira EH Bilduren eta EAJren babesa. Nafarroan, aldiz, hitzartuta dute bi koalizio abertzale aldekoen botoak: Nafarroa Bai eta Bildu. Ezkerra-Izquierdak koalizioak, bestalde, ez du oraindik erantzunik eman. Horrekin lotuta, herri ekimenaren bultzatzaileak beldur dira Ezkerra-Izquierdak izan dezakeela tentazioa aurkezteko proposamen propioa: Tuteran, zezena eta ardi latxa, biak jartzea, bata bestearen ondoan.

Goiko argazkian ikus daiteke nola geratuko den, esaterako, Rivabellosako parajea Osborneren zezena kendueta, haren ordez, tamaina bereko ardi latxa jarrita.

Gabonetako jaiak baliatuta, herri eta auzo askotako kaleetan jarriko dituzte mahaiak sinadurak jasotzeko, baina, Internetetik ere badago bat egiterik ALAren egitasmoarekin.

Informazio gehiago:

Erantzunak

2012-12-28 : 12:06

Nafar Ardi Rasaren alderdikook bat egiten dugu Osborneko zezenekin ardi latxaren kontrolgabeko hedapenaren kontra kohttp://eu.wikipedia.org/wiki/Nafar_ardi_arraza

2012-12-28 : 12:25

Oso ona !

2012-12-28 : 21:50

Duela bi urte pasatxo Osborneren zezenari detournement ariketa bat egiteko proposamena egin zen Sustatun bertan: http://goo.gl/p5gYV

2012-12-31 : 13:14

Egun hauetan, Mallorcako independentista katalan batzuek adarrak moztu dizkiote uharte hartan dagoen Osborneren zezenari. Gorputzean Senyera banderaren marrak ere marraztu dizkiote.
http://www.vilaweb.cat/noticia/4069939/20121231/toro-dosborne-mallorca-sense-banyes.html

2013-01-25 : 14:40

Igandean propaganda eginen dizuegu Leitzako ihauterietan.
Toreroak eta anti-taurinoak izanen gara kaleko antzerkian koadrila bat, eta anti-taurinook zuen izenean arituko gara, zuen pegatina eta ikurra erabiliko ditugu.
Ala, ale eta aleporai ohikatuko diegu toreatzaileei.
Espero dugu zuen mesederako izatea,

2013-01-25 : 20:25

Ala, ale ta arrapolai...Osborneren zezenak mendi gainetan eta Leitzako xexenak kale kantoian...
Ez da batere gaizki, aizu.

2013-01-25 : 20:27

Eta ardi latxarena, ez dakit serioski doan. Baina, nire idurikoz, aunitzez ere estetikoagoa da zezena, Osbornerena edo Lesakako Karrikiri.

Erantzun

Sartu