Urkijok uste du Donostiako Udalak Txillardegiri domina ematea "terrorismoa goratzea" izan daitekeela
2012-12-21 16:36
Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkari Carlos Urkijok Auzitegi Nazionaleko fiskal nagusi Javier Zaragozari jakinarazi dio Hiritar Merezimenduaren Domina Txillardegiri ematea erabaki duela Donostiako Udalak. Urkijok erantsi du "terrorismoa goratzea" izan daitekeela hori. Urkijok azaldu du biktimen aitortza eta erreparaziorako legeak eta Espainiako Zigor Kodearen 578. artikulua urra ditzakeela izendapen horrek. Donostiako Udalak Hiritar Merezimenduaren Domina emango dio Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' zenari, Bildu, EAJ eta PSEren aldeko botoekin.
Txioak (22)
-
Berria.info @berriaRT @berria: Urkijok uste du Donostiako Udalak Txillardegiri domina ematea "terrorismoa goratzea" izan daitekeela bit.ly/UM5R7z
-
Iñaki Larrañaga @InakiLarraTipo hau penagarria da. Filmak zentsuratu, banderak inposatu ta dominak nori eman esatea bere papera? El Virrey Urkijo berria.info/albisteak/7391…
-
Arnaldo Otegi @ArnaldoOtegiUrkijok uste du Donostiako Udalak Txillardegiri domina ematea "terrorismoa goratzea" izan daitekeela fb.me/1p0LCnJEsErlantz veganzones @Galtzaluzie@ArnaldoOtegi Zorionak eta urte barri on...
-
Hasier Etxeberria @hasierErromatar hauek erotuta daude! berria.info/albisteak/7391… @berria(r)en bidez
-
ainhoa @loramenRT @loramen: Han Txillardegi, lainoetatik Urkijori irribarrez, "Leturiaren egunkari ezkutua" eskuan duela. berria.info/albisteak/7391… @EleakMu ...
-
Urtzi Odriozola @urtzaiCarlos Urkijo faxista bat da, inork duda egiten zuen ala? berria.info/albisteak/7391… @berria bidez
Erantzunak kargatzen...