Teknologia albisteak

Ugarteburu Terminologia Jardunaldiak (V)

Erabiltzailearen aurpegia
Euskara Institutua (EHU)
2012-12-13 : 15:02

Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara InstitutuakUgarteburu Terminologia Jardunaldiak (V)” antolatuko ditu 2013ko urtarrilaren 23 eta 24an UPV/EHUkBilbon duen Bizkaia aretoan. Edizio honetarako aukeratu dugun gaia da “Terminologia naturala eta terminologia planifikatua euskararen normalizazioari begira”.

Jardunaldi hauen helburua da euskararen normalizazioan terminologia garatzeko eta finkatzeko dauden erronka, oztopo, baliabide eta tresnen inguruko gogoeta egitea.

Jardunaldietan entzule bezala parte hartzeko itziar.sarria@ehu.es helbidera idatzi behar da. Mezuaren gaian zehaztu: Ugarteburu Terminologia Jardunaldiak (V).

Izena emateko epea abenduaren 13tik urtarrilaren 10a arte izango da. Onartuen zerrenda urtarrilaren 14an emango dugu.

Oharra: Edozein zalantza izanez gero, harremanetan jar zaitezke Euskara Institutuaren idazkariarekin: Itziar Sarria (itziar.sarria@ehu.es) Tel: 94 601 3396.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago