Teknologia albisteak
27

Mikel Laboa gogoan, bere heriotzaren 4. urteurrenean

Erabiltzailearen aurpegia
2012-12-01 : 15:00

Hiru zutabek osatzen dute Mikel Laboaren (Donostia, 1934-2008) kantagintza: kantu tradizionalen berrekuratzeak, poeta garaikideen hitzen musikatzeak eta lekeitioak deituriko kantuen esperimentazioak. Osagai horiekin, Laboa euskal musikagintzaren erreferentzia handienetakoa izan da 60ko hamarkadatik hona: Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetakoa eta kantagintzaren berritzaile nagusietakoa izan da, eta belaunaldi berriek izugarri errespetatzen eta miresten dute haren lana.

Mikel Laboa musika maite zuen familia batean jaio zen. Feliciano Laboa zuen aita, sortzez Pasai Donibanekoa eta EAJko zinegotzia izana Donostiako Udalean. Gainera, fiskornioa jotzen zuen Donibaneko La Constancia bandan. Amak, berriz, Donibaneko abesbatzan kantatzen zuen. Ohikoa zen Mikel gaztearen etxean kantuz ibiltzea; euskal kanta zahar asko ikasi zituen etxe giroan. Baina 36ko gerrak aldaketa handiak ekarri zizkien laboatarrei. Aitak Bordelera egin zuen ihes, eta amak Lekeitioko baserri batera joan behar izan zuen, zazpi seme-alabekin. Bertan bizi izan zuten Gernikako bonbardaketa, Laboak 3 urte zituenean.

Guztia irakurri (badok.info) »»

Txioak (27)

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago