Kuleroak eta tanga
2012-11-27 14:19
Inkesten harira sortutako posta. Historian zehar asko aldatu da emakumeen azpiko arropa. Egia esatera, orain inoiz baino aukera zabalagoa daukagu eta andrazko bakoitzak erabaki lezake zer datorkion ondoen, zein komeni zaion eta zer duen gusturen. Gure inkestaren arabera erantzundakoen artean %45ek kuleroak nahiago dituzte; %15ek, ordea, tanga. Badago %38 bat egoeraren arabera aukeratzen duena zer jantzi. Hirugarren datu honek harrituta laga nau, uste nuelako batekoak edo bestekoak ginela, baina gutxiago zirela egoeraren arabera aldatzen zutenak. Pentsatzen nuen kulerozaleek beti oihalez hornituta zeramatela ipurdia; eta tangazaleek, berriz, ipurmamiak libre eta solte zeramatzatela beti.
Txioak (26)
-
leire narbaiza @txargainAzkenean! Anti-gonaren post berria!!! Kuleroak eta tanga http://t.co/Fgg6AGSM Ia zer deritzozuen!Naroa Elortza @naroaelortza@txargain gustura leiru dot ba! :D Inkestako %15 horrek harritu nau, egixa esan...
-
leire narbaiza @txargainErantzun bat Anti-gonako "Kuleroak eta tanga" http://t.co/yxeQZt8r Mila esker @haitzgibeleta ! Ez dakizue zelako ilusioa egiten duen!
-
leire narbaiza @txargainBeste bi erantzun gehiago http://t.co/wlmgkU4x eta http://t.co/KFvU3Frx eskerrik asko @uxo eta @naroaelortza
-
leire narbaiza @txargainSinistu ezinda! Beste erantzun bi gehiago! http://t.co/mF6QX6nz eta http://t.co/5S8fuPyK Mila esker Marije eta @Txikillana
-
leire narbaiza @txargainEne! 6. erantzuna "Kuleroak eta tanga"-n Morboa sortu du, antza! http://t.co/xcRfnYDp Mila esker, Marijo!
-
Ibon Gaztanbide @olagarroaKulero, tanga, stringe.@txargain-ek ikusi balu @jklakasta-ren aurpegia artikuloa irakurtzen ikusi nauenean 0_O / xD http://t.co/UmIo7wbfleire narbaiza @txargain@olagarroa @jklakasta Zergatik harritu da Lakasta jauna?Moda ez zaiolako interesatzen?Posta friboloegia delako?Tanga atsegin ez duelako? ;)
-
leire narbaiza @txargainEne! Ez da horrelako txapelketarik, baina balego "euskal friboloa"ren saria eroango nuke astion! http://t.co/Fgg6AGSM & http://t.co/Ywskv8nr
-
leire narbaiza @txargainErantzunetako lotura bat txarto zegien, letejueladun tangarena. Beraz, zuzendu eta hauxe da oraingoan http://t.co/oeLqQMNa
Erantzunak kargatzen...