Teknologia albisteak

Eusko Jaurlaritzak 'Euskararen aurpegiak' kanpaina abian jarri du

Erabiltzailearen aurpegia
HPS - Munduoro
2012-11-27 : 12:51

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak "Euskararen aurpegiak" izeneko kanpaina abian jarri da abenduaren 3a bitarte (Euskararen Nazioarteko Eguna). Euskararen munduen aniztasuna eta euskarak euskal gizartea kohesionatzeko duen gaitasuna azpimarratu nahi dira kanpaina horretan, eta xede horretarako telebistarako, irratirako nahiz Interneterako prestatu den kanpaina ikusi eta entzun ahal izango da datozen egunotan.

Kanpainak bi ardatz nagusi izango ditu:

  • euskararen munduen aniztasuna
  • eta euskarak euskal gizartearen kohesiorako duen gaitasuna

Izan ere, euskara hizkuntza modernoa da, euskal herritarren eguneroko bizimodua egiteko ezinbesteko bidelagun dena. Gizartean dauden eragile eta sektore guztiak batzen ditu, kolore, maila, adin, arraza eta jatorri guztietako pertsonek dute lekua euskararen unibertsoan. Bertan daudenak eta Euskal Herritik kanpo daudenak bat egiteko zubi ezin aproposagoa da, halaber.

Horrenbestez, aldagai horiek guztiak ordezkatu eta azpimarratzen dituen komunikazio-kanpaina bizi eta eraginkorra burutuko da  abenduaren 3a bitarte (Euskararen Nazioarteko Eguna). Xede horretarako, telebistaz (ETB1, ETB2 eta ETB3), irratiz (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria eta Gaztea) eta Internetez (eitb.com) oihartzun zabala emango zaio hamar egunez.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago