Teknologia albisteak

Euskal Herriaren inguruko solasaldi interesgarria Eibarren

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-11-10 : 13:38

Eibarko Armeria Eskolak 100 urte bete ditu aurtengoan, eta mendeurrenaren ospakizunen artean mahai-inguru edo solasaldi interesgarria antolatu du datorren asterako. Bertan izango dira Jon Sarasua, Andoni Egaña, Garbiñe Biurrun eta Iñaki Dorronsoro, "Gure gero gura gara" izeneko ekitaldian. Datorren ostegunean, azaroaren 15ean, Eibarko Armeria Eskolan.

http://eibar.org/blogak/sarasua/solasaldi-interesgarria-armeria-eskolan-datorren-astean/image

Datorren ostegun arratsaldean, azaroaren 15ean, solasaldi interesgarria izango da Eibarko Armeria Eskolan. Mahai-inguru edo solasaldiaren izenburua ondorengoa izango da: "Gure Herri honen asmo, erronka eta itxaropen bideei buruzko gogoeta saioa eta solasaldia".

Armeria Eskolak berak antolatuta dago, bere 100. urteurrenaren ospakizunen barruan, eta aipatutako 4 hizlariak bilduko ditu: Iñaki Dorronsoro (Eusko Ikaskuntzako presidentea), Andoni Egaña (idazle eta bertsolaria), Jon sarasua (irakasle eta kultur eragilea), eta Garbiñe Biurrun (epailea eta irakaslea). Moderatzaile lanetan Odile Kruzeta kazetari eibartarrak jardungo du.

  • Lekua: Armeria Eskola, Eibar
  • Eguna: Azaroaren 15ean
  • Ordua: 18.30

Antolatzaileek eskatu dute, ahal dela, aurrez izena emateko, 943 203 146 telefonoan, edo aaa@armeriaeskola.com helbidean.

Erantzun

Sartu