Teknologia albisteak

Beste harpidetza aukera bat Sustatun, eguneroko buletina

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-11-08 : 11:03

Sustatu e-postaz jasotzen duzuenok asko zarete. 713 harpidedun dira Postaria.com zerbitzuaren bidez mezu guztuiak banan-banan jasotzen dituzuenak. Orain, harpidetzako beste aukera bat eskaintzen, eguneko mezu bakarra, buletin gisara, azken 24 orduetan jasotako mezu guztiekin. Ze harpidetza interesatzen zaizuen, hemen duzue aukera bata edo bestea aukeratzeko.


Buletin berria goizeko 8.15ak aldera banatuko da egunero, batzuetan lehenago, besteetan beranduago. Aurreko 24 orduetan Sustaturen azalera joan diren albiste guztiak laburtuta agertuko dira buletinean (sarrerak, ez artikulu osoak). Ez bada argitalpenik izan, mezua ez da bidaliko. Harpidetza etetea, mezuetan egongo den esteka batean klik eginda lortzen da.

Sare sozialen gorakadarekin informazio webguneen trafikoaren jatorria zabaldu den arren, funtsezkoa izaten jarraitzen du e-postak. Sustatuk dituen klik-en %10 inguru e-posta mezu horietan dagoela uste dugu.

Harpidetzeko aukerak, aldameneko zutabeko bloke batean dituzue, eta beste orrialde honetan ere bai.

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago