Hiru hildako izan dira Madrilgo Halloween jai handi batean
2012-11-01 10:23
Hiru gazte hil dira Madrilen, Halloween ospatzen ari zirela. Beste bi oso larri daude. Hildakoek 18 eta 26 urte bitartean dituzte. Bihotz-biriken geldialdi traumatikoak jota hil dira; antza denez, jende pilaketa baten ondorioz. Madrid Arena aretoan egindako Halloween festa batean izan da. Madrid Arenak 10.000 pertsonarentzako lekua du. Bart "Diviertt" enpresak Halloween gaueko festa ospatzen zuen bertan, "Thriller Music Park" izenarekin. Sarrerak 25 euroan saldu zituzten. Antolatzaileen hitzetan, festak "giro beltza eta dibertigarria" izango zuen, "ikusentzuteko efektuei esker".
Txioak (6)
-
EITB Albisteak @eitbcomBerriakHiru gazte hil dira Madrilen, #Halloween ospatzen ari zirela. Beste bi oso larri daude. http://t.co/mELa4O2U
-
EITB Albisteak @eitbcomBerriakBengala batek sortutako jende-pilaketaren eraginez hil dira hiru gazte Madrileko #Halloween festa batean http://t.co/mELa4O2U
-
Gorka Camara Hierro @GorkaCamaraNoizko Halloween-en ilegalizazioa espainiar estatuan? Hildakoak izan dira Madrilgo Halloween jaian http://t.co/nwAPFTra
-
Sustatu Albisteak @SustatuHiru hildako izan dira Madrilgo Halloween jai handi batean via @eitbcomBerriak | http://t.co/wpRDsEcq | http://t.co/REPCl3QZ
-
Patxi Vélez @PatxiVelezHalloween, Madril hilda | Hildakoak izan dira Madrilgo Halloween jaian | EITB Albisteak http://t.co/G3kRZPwh
Erantzunak kargatzen...