Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskadi Sariak 2012

Sustatu
2012-10-30 12:08

Gaur goizean ezagutu arazi dira aurtengo Euskadi Sariko irabazleak (edo irabazleetako batzuk, behinik behin). Lourdes Auzmendik berak jakinarazi ditu Twitter bidez, prentsa-aurrekotik bertatik, ondorengo argazki eta guzti: Iban Zaldua, Iban Barrenetxea, Xabier Olarra, Arantzazu Royo, Sara Morante, Inazio Mujika Iraola eta Daniel Innenarity.  

Euskadi Literatura Sariek hainbat kategoria dituzte, eta urteko literatur lanik onenak saritzen dituzte. Horietako 6 jakinarazi dira gaur goizeko agerraldian. Hauexek dira:

Falta diren bi sariak, euskarazko eta gaztelaniazko literaturako sariak, bihar jakinaraziko ditu Jaurlaritzak.

Aurreko urteetako saridunen zerrenda eta informazio osagarria, bai Jaurlaritzaren Euskadi Sarien orrialdean, zein euskerazko Wikipedian.



Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu