Sustatu logoa Teknologia albisteak

Kataluniako futbol talde nagusiak bertako selekzioaren alde

Sustatu
2012-10-23 15:35

Aipaturiko taldeek hitzarmena izenpetu zuten selekzio katalanen aldeko plataformarekin (ESAITen pareko Plataforma Proseleccions Esportives Catalanes). Hitzarmenaren arabera, futbol taldeek selekzioen ofizialtasuna bultzatzeko konpromisoa hartu zuten, nazioarteko ofizialtasuna lortzeko.

Ekitaldian izan ziren, gainera, Mas presidentea eta Kataluniako Futbol Federazioko ordezkaria eta Generalitateko Kirol Idazkaritza. Artur Mas presidenteak esan zuen badirudiela zailagoa dela selekzio katalanak lortzea kontzertu ekonomikoa baino.

Kataluniako selekzioen aldeko plataformak aditzera eman duenaren arabera, atzokoa egun historikoa da, eta urrats handia Kataluniako selekzioak lortzeko bidean. Kataluniako talde guztiak inplikatu nahi dituzte prozesuan, eta datozen hilabeteetan beste kirol batzuetako ordezkariekin ere hitzarmena izenpetzeko bidean omen daude.

Argazkia: Seleccions.cat



Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu