Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua
Horrenbestez, Dekretu horren helburua Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua (ETZEB) sortu eta arautzea da, eta haren kudeaketa hizkuntza politikan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari dagokio. Erregistro berriak aurrez bazeuden erregistro jakin batzuen datuak jasoko ditu, herri-administrazioei, erakundeei, eskubide pribatuko erakunde publikoei nahiz arau honen aplikazio-eremuaren barneko erakundeei, eta baita herritarrei orohar ere, honako hau errazteko xedearekin: pertsonen euskararen ezagutza-mailari buruzko informazio ofiziala eta eguneratua, egiaztatuta dituzten titulu nahiz egiaztagirietan oinarrituta. Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua (ETZEB) doako funtzionamenduko zerbitzu publikoa da.
Une honetan, euskara-ezagutzen frogagiria Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP), Hezkuntza Sailak, Unibertsitate eta Ikerketak, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak kudeatutako erregistroetan dago. Jatorrizko erregistroek existitzen jarraituko dute eta beraien eginkizuna betetzen. Erakunde eskudun bakoitzak bere erregistroa kudeatzen jarraituko du, eta erregistro horiek Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua (ETZEB) elikatuko dute, azken horrek eguneratutako informazioa izan dezan. Jatorrizko erregistroen arduradun diren erakunde guztiek Erregistro Bateratuari igorritako datuen zuzenketa bermatuko dute.
Erantzunak kargatzen...