Mahaingurua politikariekin Donostian: Independentzia, krisialdiaren irtenbide bat?
2012-10-01 11:46
Donostiako Espai Catalunya Topaleku eta ekimenak mahaingurua antolatu du urriaren 3an, asteazkenez, Kataluniako aktualitate politikoa hizpide. "Independentzia, krisialdiaren irtenbide bat?" da izenburua, eta zenbait politikari izango dira bertan.
Hitzordua da Donostiako Ernest Lluch kultura etxean (Anoeta estadioan), 19.30etan, urriaren 3an, asteazkena.
Parte hartuko dute:
- Toni Strubell, Solidaritat Catalana per la Independència (SI) alderdiko parlamentaria Katalunian.
- Denis Itxaso, Donostiako zinegotzia (PSE-EE)
- Eneko Goia, Donostiako zinegotzia (EAJ)
- Marian Beitialarrangoitia, EH Bilduren hautagaia hurrengo hauteskundeetarako.
- Baleren Bakaikoa, ekonomilaria eta EHUko katedraduna.
Moderatzailea Arantxa Zugasti izango da, Noticias de Gipuzkoa egunkariko zuzendaria.
Galderak egiteko tarte bat izango da, eta Twitterren bidez ere parte hartu ahal izango da #espaidebate traola erabiliz.
Joan nahi dutenei, aurrez abisatzeko eskatzen diete antolatzaileek, espai (a bildua) espaicatalunya.org helbidearen bidez.
Erantzunak kargatzen...