Teknologia albisteak

Sukaldaritzari eta etxebizitzari buruzko bi blog berri sustatu ditu Eusko Jaurlaritzak

Erabiltzailearen aurpegia
HPS - Munduoro
2012-09-17 : 18:41

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sustatutako bi blog berri aurkitu ahal izango dira gaurtik aurrera Internet-en. Sukaldean.com da lehenengoa eta gastronomiaz gozatzeko gunea da (mugikorrentzako aplikazioekin, gainera); etxebizitza.net da bigarrena, etxe bat eskuratu nahi duten guztientzat egindako gunea.

Sukaldean, app mugikorra

Gastronomiakoa

Sukaldean.com gastronomiaz gozatzeko gunea da. Bertan errezetak, jakien hiztegi bat, Ziliportak edo berrien txokoa... aurki daitezke, eta, horiei guztiei, app aplikazioa gehitu zaio orain: Sukaldean.com webguneko mugikorrentzako app-a prest dago Google Play eta iTunes Storetik deskargatzeko, hortaz, nahi eran eta behar denean, mugikorrean ere ikusi ahal izango ditugu errezetak euskaraz.

Sukaldean aplikazioa smartphone zein tabletetan erabil daiteke, iOS (Apple) zein Android (Google) sistema eragileetan. Diseinua smartphoneentzat dago pentsatuta, beraz,tablet batean irekitzerakoan, smartphoneen erresoluzioan ikusiko da, hau da, tamaina txikiagoan, baina berdin-berdin funtzionatzen du. Aplikazioa doakoa da plataforma guztietarako.

Eskuratzeko, Appleren iTunes Store edo Google Play-en sartu, bilatu aplikazioa eta jaitsi. Ez du misterio gehiagorik. Honela dio aplikazioaren deskribapenak: "Zure smartphonean etxean egiteko moduko errezeta sorta zabala eskaintzen dizugu. Zuk esan zein jaki prestatu nahi duzun -arroza, oilaskoa, aza, arrautza...- eta geuk emango dizugu errezeta bikain bat, etxekoak aho-zabalik utziko dituena".

Funtzionamenduari dagokionez, webeko datu-basearen oso antzekoa da. Goialdean bilaketa kutxa bat du, nahi dugun jakia bilatzeko; beherago, jaki guztien zerrenda, alfabetoaren ordenean. Jaki bakoitzean klik eginda joko dugu errezeten zerrendara. Errezetek osagaienzerrenda, egiteko era eta argazkia (izanez gero) dute, webgunean bezala. Horrez gain, aplikazioak blogera joateko aukera ere ematen du, info botoian sakatuz gero. Bloga smartphone bertsioan ikusiko da.

Etxebizitzari buruzko bloga

Etxebizitza.net bloga etxea eskuratu nahi dutenentzako gunea da. Blog-a gaiarekiko kezka duen edota gaia atsegin duen lagun talde batek egin du, auzo-lanean dihardutelarik. Gune horren egileen artean, etxebizitza erosle sufrituak nahiz eraikuntza arloko profesional jatorrak daude, eta bertan, etxea erosteko, alokatzeko edo egiteko primeran etorriko zaizkigun hainbat informazio eskuratu ahal izango da. Asmoa da, ahal den neurrian erraztea, ia edonorenbizitzan ahaleginik handiena eta luzeena eskatzen duen ekintzetako bat, etxebizitzaeskuratzearena, hain zuzen.

Hainbat atal aurki daitezke bertan:

  • Aintzat atalean, etxea erosteko, egiteko edok onpontzeko aholkuak, albisteak, edo euskarazko zerbitzua ere bermatzen duten enpresa eta profesionalen zerrenda topa daiteke.
  • Etxean gozo atalean, isolamenduaz, argiztatzeaz, berokuntza sistemez eta, oro har, etxean erosoago egoteko informazioa
  • Zuk zeuk atalean, tutorialak aurkituko dira, zenbait lan norberak egiteko lagungarri izan daitezkeenak. Hirigintzari lotutako informazioa edota lanen egokitasunari buruzko informazioa ere topatu ahalko da gune horretan. Azkenik, izan daitezkeen zalantza eta galderei erantzuten ahaleginduko dira, profesionalen laguntzaz.

Erantzun

Sartu