Teknologia albisteak

Lotu zapatilak eta egin korrika euskararen alde!

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-09-18 : 10:40

Ohituta gaude euskaldunok euskararen alde kirola egitera; bi urtetik behin zita berezia izaten dugu Korrikarekin. Oraingo honetan, beste kirol-ekimen bat antolatu dute Euskaraz bizi nahi dut ekimenaren baitan, eta hainbat herritan batera ospatuko da irailaren 22an. Ibilbide motzak izango dira, eta lehia ahaztuta, helburua familia giroan ondo pasatzea da.

Oiartzun, Sopela, Astigarraga, Eibar, Lizarra, Baztan, Lasarte, Usurbil, Arrasate, Beasain, Abadiño... Guztira, 19 herritan antolatu dute, eta ia horietako batzuetan une berean egingo den arren -16:30ean-, gainontzekoek ordutegi ezberdinak dituzte -beheko dokumentuan klik eginda kontsulta dezakezue-.

Talde-lana sustatuz, lehiakortasunik gabe, euskaraz bizitzeko nahia adierazi nahi dute antolatzaileek, jarduera osasungarria egin bitartean. Hala diote: "Guztiok norabide berean boga eginez lortuko dugu euskaraz bizitzeko nahia egikaritzea!".

Bertan parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea: Euskaraz bizi nahi dut -en webgunean, edota norbere herrian. Egunean bertan apuntatzeko ere arazorik ez da izango. Izena emateko aukera ezberdinak daude, eta horren araberakoa izango da prezioa:

Haurrak

  • Arrunta: 2 €
  • Euskaraz bizi nahi dut kamisetarekin: 7€


Helduak

  • Arrunta: 5€
  • Euskaraz bizi nahi dut kamisetarekin: 10€

Erantzun

Sartu