Teknologia albisteak

Aldarrikapenen ondorengo biharamuna

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-09-12 : 17:50

Milioi eta erdi pertsonak parte hartu omen zuten atzo Bartzelonan egin zen Kataluniaren aldeko independentziaren manifestazioan, Diadaren harira. Leloa, zuzena: "Katalunia, Europako estatu berria". Independentziaren alde Katalunian inoiz egin den manifestaziorik jendetsuena izan omen zen. Euskal Herrian, baita Espainiako zein nazioarteko prentsan ere, eman dute horren berri, gustuko edo ez, atzoko aldarrikapenek entzunak izatea baino gehiago merezi dutelako.


Albisteak ez du inor hotz utzi. Bartzelonan, eta Katalunian oro har, egindako aldarrikapenek indar handia zuten; azken egunotan girotzea berotu dute, eta atzo eztanda egin zuen. Kataluniako PPk izan ezik, gainontzeko alderdi guztiek parte hartu zuten manifestazioan. Kirol munduko izen ezagun asko ere joan ziren; Pep Guardiolak New Yorketik bere babesa adierazi zuen.

Bruselatik diotenez, Kataluniak independentzia lortuko balu, gainontzeko estatuek Europar Batasunean sartzeko jarraitutako prozedura bera jarritu behar luke EBren parte izateko. Raxoik, bere aldetik, espero zen jarrera hartu du, eta "zuhurtzia" eskatu dio Generalitateari. Bere alderdikideei, berriz, manifestazioa bera konstituzioaren aurkakoa iruditzen zaie.

Prentsan ere arrastoa utzi du, portada ikusgarri askorekin. Euskal Herrian, oro har, eguneko albisterik garrantzitsuena izan da atzokoa. Denek nabarmendu dute portadan, argazki handi batez lagunduta. Hemen dituzue batzuk:





Estatu mailako ia egunkari guztietan ere, atzoko manifestazioa da albisterik garrantzitsuena. Bada manifestazioaren aipamenik egiten ez duenik ere, La Gacetak adibidez -manifestazio jendetsuak ezkutatzeko joera berezia du berripaper honek-.




Portada gehiago, hemen aurkituko dituzue.


Jarraian, atzokoari buruzko zenbait artikulu.

 

Erantzun

Sartu