Teknologia albisteak

Google Glass, errealitate fisikotik haratago

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-09-20 : 10:08

Blogak, helbide elektronikoa, posta-zerrendak, egutegia, Youtube, Google Reader, Chrome nabigatzailea... Google-ek eskaintzen dituen zerbitzuetako batzuk baino ez dira. Enpresa estatubatuarrak harago joaterik ez duela uste baduzu, baina, oker zabiltza. Pasa den igandean New York Fashion Week ezagunean egin zuen lehenengo agerpen publikoa Google-en azkenak: Google Glass, errealitate gehitua duten betaurreko modukoak.


Diane von Furstenberg moda diseinatzailearen pasarela batean izan zen estreinaldia, 2013ko udaberriko bilduma aurkezten ari zelarik.

Beheko bideoa ikusiz gero, sinesgaitza irudituko zaizu betaurreko moduko hauek egin dezaketena. Ahoz aginduta, edo automatikoki (aparatuak bere kabuz) errealitate fisikoari informazio gehigarria ematen dio betaurrekuak janzten dituenari.

Dirudienez, gailu berezi hauek von Furstenberg -en sortze-prozesua, publikoak ikusi ezin duena, grabatzeko erabiltzen ari dira.

Gurean ere, azken egunotan, izan da albisterik errealitate gehituarekin lotuta. Izan ere, Euskal Herria Bilduk mugikorretarako aplikazio bat atera zuen egunkarietako argazkiak enfokatuta martxan jartzen zena.

Etorkizun urruneko kontua dela iruditu arren, uste baino gertuago dago gailu honen munduratzea. Wikipediak dioenez, 2014ean eskuragarri egongo omen da kontsumitzaileentzat.

Erantzun

Sartu