Teknologia albisteak

Sustaturen Youtuberen kontuan dagoen ETAren bideo bat berea dela dio THX Medios enpresak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-09-13 : 13:15

Duela bi urte ETAren bideo bat igo genuen Youtubera Sustaturen kontura (ez dugu asko erabiltzen baina hor dago). Albistegiren batetik edo lortuko genuen, seguruenik, eta albiste honetan kapsulatzeko kodea faltatuko zenez, Youtuben kopia bat egitea erabakiko genuen. Bada, orain, Google-rengandik eskaera jaso dugu, bideo horrek jabetza intelektuala izan dezakeela. THX Medios izeneko enpresa batek egin du eskabidea. ETA ote dira THX Medios? Hala ematen du... Tira, ez dugu uste eurak direnik ETA, baina adibide argi bat da azken aldi honetan gertatzen ari denarena: copyright eskaera indiskriminatu eta funsgabeak biderkatzen ari dira.

Egia esan, Googlek bidali digun oharra ez da oso kategorikoa. Edukia beste batena "izan daiteke", eta ez dute bideoa kendu, edo kentzeko ere ez digute esan. Hor dago, lehengo lekuan. Bideoa, ETArena da osoki. Ez dago sarrera edo postdatarik beste inoren musika edo edukiarekin.


Argazkiak.org | Google/youtuberen eskaera © cc-by-sa: sustatu

Copyright eskaera egin dutenak, THX Medios, ez dakigu nor diren. Ematen du Argentinako enpresa bat dela, baina berezko webgunerik dutenik ez dirudi. Garapen lanak egiten dituztela ematen du, eta nonbait enpresa horrek sortu du Infobae.com albistegi latinoamarekirraren Android-eko aplikazioa.

Inork sarean beste norbaiten edukia erabili izanaren eskaerak gero eta ugariagoak dira. Eta, duda barik, sistema robotikoen bidez eginak dira, bilaketa-algoritmo okerren bidez ikusten denez. Googlek berak jakinarazi du edukia kentzeko eskaeren "%37 guztiz okerrak direla." Eta oro har, zuzen ala okerrak izan, enpresa lehiakideek elkarri egindako akusazioak dira gehienak. Lehiaren liskartxoak, edukien pirateria baino gehiago.

Horren aurrean, batzuek proposatu dute zigorra ezar dadila akusazio faltsuak egiten dituenari, lehenbizikoan ez bada, hirugarrenean bederen. THX Medios-en kasuan, ikusi egin beharko da, zer komeni zaien gehiago: salaketa faltsuak egiten dituztela konprobatzea, ala edukia benetan eurena dela, eurak direla ETA.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago