Teknologia albisteak

Bakeari inguruko film laburren lehiaketan izena emateko epea irekita dago

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-09-11 : 10:42

Recbake, bake momentuak izeneko film laburren lehiaketan izena emateko epea irekita dago irailaren 23ra arte. Bake eta Askatasun Kulturen Urtearen inguruan antolatuta, eta lehiaketaren helburuetako bat herritarrei bertako eta inguruko kuturen arteko bakearen inguruan elkarrizketa, ezagutza eta ekintzarako gaitasuna aberasgarriagoa eskaintzea da. Euskal Autonomi Erkidegoan bizitzea, eta 18 urte beteta izatea beharrezko baldintzak dira, eta taldean zein bakarka parte hartu daiteke.

Recbake, bake momentuak kartela

Behin izena emanda, parte hartzaileek urriaren 28ra arteko epea izango dute beren lanak bidaltzeko. Euskarri digitalean grabatu eta editatu beharko dira lanak, ekoizpenaren fitxa teknikoa eta filmaren fotograma batekin batera.

Hiru kategoria izango ditu lehiaketak:

  • Bakegintza – Bake Kultura: Bake Kulturaren izaera hobekien erakusten duen film laburrari emango zaio (1.000 euro eta bi lagunentzako parte-hartzea Bizikidetza Sustatzeko Elkarrizketa Metodologiak Nazioarteko Mintegian).
  • Baketuz – Bake Kulturaren Sustapena: Bake kulturaren alde parte-hartze aktiboa izan duten pertsona kopuru handiena erakusten duen ikus-entzunezkoari saria (600 euro eta bisita gidatua 25 lagunentzat Gernikako Bake Museora).
  • GazteBakez – Gazteak Bakearen alde: 18 eta 25 urte bitartekoek egindako ikus-entzunezko onenari saria (400 euro eta bisita gidatua 2 lagunentzat Gernikako Bake Museora).

Gehienez ere, 3 minutuko bideoak izango dira, eta euskaraz eta gaztelaniaz filmatu ahalko dira.

Ekimena Gizagune Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak atondu dute. Parte hartu nahi duenak zenbait datu bidali beharko ditu info@fundaciongizagune.net helbidera. Informazio gehiago nahi izanez gero, lehiaketaren webgunea bisita dezakezu.

 

Erantzun

Sartu