Teknologia albisteak

Hitzapp, euskara ikasteko aplikazioa iPad eta iPhoneentzako

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-09-24 : 13:25

Euskara ikasteko aplikazio berria duzu Hitzapp aplikazioa, iPhone eta iPad -etarako sortua. 3000 hitz ditu hiztegian gordeta, bakoitza bere itzulpen eta ahoskera egokiarekin, eta ariketa eta jokoen bidez ikasteko aukera ematen du.


iPad-eko bertsioak, besteak beste, sugea, hizki-zopa, hitz hautsiak eta lautik bat joko eta ariketak ditu. Unibertsitaterako sarbide-probak edo EGA prestatzen laguntzeko balio omen du, baita euskara eta kulturari buruz gehiago jakiteko ere. Interfazea, hori bai, gaztelaniaz dago. Dirudienez, laster euskaldunentzako ingelera, frantsesa eta alemaniera ikasteko aplikazioak aterako dituzte.

Javier Bello Ruiz eta Kepa Iturrioz Zabalak sortu dute, Silvio Amstrad-Wang eta Suitzako Wizzy Education Technologies SA enpresarekin elkarlanean. Hizkuntza gehiago ikasteko aplikazioak ere badituzte, eta hemen daude eskuragarri. Hori bai, aplikazioak ez dira doakoak: 6.95€ ordaindu beharko duzu hauetakoren bat eskuratu nahi izanez gero.

Beheko bideoan ikus dezakezu nolakoa den aplikazioa barrutik.

Erantzun

Sartu