Teknologia albisteak

Ecce homo eta hamaika parodia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-09-06 : 11:56

Zalaparta itzela sortu zuen duela egun batzuk Borjako (Zaragoza) adineko emakume batek herriko elizako Ecce homo zaharberrituak. Munduari bira eman zion albisteak, eta txisteak ere atera dizkiote han eta hemen. Sarean adibide pila bat aurki daitezke, eta hona ekarri ditugu horietako zenbait.


Ryanair hegazkin konpainiak eskaintza berezia egin du obra ikustera joateko, 12 eurotik aurrera balio duten txartelak eskainiz, urria eta azaroarako. Dirudienez, amaierarik gabeko ilarak sortu zituen zaharberritutako obrarekin argazkiak atera nahi dituzten zaleen etorrerak. AEBtako saio entzutetsu bat da Conan O Brien-en show-a, eta hor ere ere parodia egin diote -behean bideoa-.



Gurean ere izan da mugimendurik, Joxe Rojasen Gaurkokatu tumblr-ean, @jozulin-ek bidalita, adibidez. Zaldieroak ere bere avatarra aldatu zuen Borjako amonak egindako lanaren omenez -behean-.

Behean dituzue zenbait parodia, eta gehiago bilatuko dituzue hemen klik eginez gero.





Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago