Otsailean aipatu genuen Santorum politikari estatubatuar katoliko eta ultra-kontserbadoreari, haren izenarentzako definizio berria asmatu ziotela. Orain, espainolezko terminoa zabaltzeko Tumblr bat sortu da: Gallardón. Horixe pertsonaia, eta horra izen gisa erabiltzekotan ("se me ha pegado el gallardón" esaldian, adibidez), definizioa:
Gorotz eta lubrifikatzaile nahasketa, apar antzekoa, batzuetan sexu analaren albo-ondorio gisa sortzen dena.
Definizio sartastikoaren jomuga Alberto Ruiz-Gallardón Espainiako Justizia ministroa da. Politikari frankista baten seme, eta Francoren ministro baten suhi, Gallardón PPko aurpegi progresista zelakoan agertu izan da hedabideetan hainbat urtez. Baina Justizia ministro izendatu dutenetik, Espainiako abortoaren legea aldatu nahi du, eta aldaketaren zioa eta norabidea irabazitako eskubideen kontrakoa da. Besteak beste, zera esan du Gallardonek:
Adierazpen horien aurrean kritika eta burla egin nahi du blog berri honek, hitza zabalduz, zer den gallardon. Hauxe da definizioa gaztelaniaz, goian euskaratu duguna:
Mezcla espumosa de materia fecal y lubricante que a veces se genera como consecuencia del sexo anal.
Horrez gain, Gallardoni kritika egiten dioten irudiak, albisteak edo hura agertzen den bideoak ere argitaratzen hasi da. Bideoen artean, Angel Aldarondo Tipitto donostiarrak film baten trailerrarekin egin duen mashup bitxia (non, bai bai, Gallardon agertzen den!).
Tumblr plataformako El Gallardón blogean ekarpenak ere egin daitezke, hemendik. Twitterren ere kontua du ekimen honek.
Erantzun
Sartu