Teknologia albisteak

"Ostiralak beltzez" ekimenarekin bat egin dute EHUko irakasle eta zerbitzuetako langileek

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-07-27 : 10:27

Ostiralak beltzez ekimenarekin bat egin dute EHUko irakasle eta zerbitzuetako langileek, langile publikoak ez direla krisi honen errudun aldarrikatzeko. Horretarako, ostiralero beltzez jantzita joaten hasi dira hainbat eta hainbat, eta ostiralero, 11:00etan, argazki bat aterako dute, ikastegi bakoitzeko ateetan edo campuseko gune publikoetan.


Espainiako Gobernuak gizarteari, oro har, eta funtzionarioei, partikularrean, ezarri dizkieten murrizketen aurkako protesta da Ostiralak beltzez ekimena. Madrilen hasi zen, eta pixkanaka estatu espainiarrean zabalduz joan da. Orrialde bat ere badute Facebooken.

EHUko irakasle eta zerbitzuetako langileek ala aldarrikatu dute euren protesta:

Gizarteak kontzientzia hartu behar du langile publikoak ez garela krisi honen errudunak, baizik eta finantza sistema, espekulatzaile, politikari eta agintariak direla, urte askoren ondoren egindako gehiegikeri eta zarrastelkerien ondorioz, eta orain herritarrak ordainduko dugula.

Ikusgarritasuna handitzeko, interneten jarriko dituzte argazkiak, blog honetan. Norbaitek ekimenarekin bat egingo balu, lutoviernes (a bildua) gmail.com helbidera bidal dezake ateratako argazkia.

Erantzun

Sartu