Teknologia albisteak

Nora bidaliko zenuke Azkuna oporretan?

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-07-30 : 21:51

Bilboko Konpartsek ekimen berria antolatu dute: Bilboko alkate Iñaki Azkuna oporretara bidali nahi dute, eta jendeari proposamenak eskatzen dabiltza. Webgunean bertan hegazkin txartel propioak eskegi dituzte, nahi duenak deskargatu, Azkuna nora bidaliko lukeen idatzi eta ondoren argazki bat ateratzeko.



Urte mugitu samarra izan du aurten Azkuna jaunak, eta Bilboko Konpartseroek pentsatu dute deskantsu on bat merezi duela alkateak. Hori dela eta, jendeari eskatu dio goiko txartela inprimatu eta noranzkoa idatzita argazkia bidaltzeko. Dagoeneko jaso dituzte argazki batzuk, eta ikusgai daude euren webgunean. Twitterren ere martxan da #azkunaoporretan traola.

Espainiako Juan Karlos Borboikoaren Botswanako elefante-ehiza ikusita, Azkuna ez dela gutxiago eta oporrak merezi dituela pentsatu dute.

Alkate baino, Berorren Udal Gorentasuna (BUG) bezala deitzea nahiago dute Konpartseroek, eta hala egin dute jendea mobilizatzeko deialdia:

BUGekiko leialtasun instituzionala eta esker oneko konpartson estilo berriari eutsiz, gaur eta hemen, Bilboko Konpartsakek kanpaina berri bati hasiera ematen dio: Aste Nagusi honetan, ontzizain handia, itsasargi eta bide-erakuslea, buruzagi handia eta bilbotar guztion Alkatea den Iñaki Azkuna Jauna, Udal Gorentasuna, oporretan bidaliko dugu.

Kanpainako pare bat argazki ekarri ditugu hona, baina guztiak ikusi nahi badituzu Bilboko Konpartsen webgunean egin dezakezu.



Argazkiak.org | Azkuna Oporretan © cc-by-sa: sustatu

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago