Teknologia albisteak

Banksyren graffiti berriak, Londres 2012

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-07-27 : 17:12

Bi graffiti berri argitaratu ditu Banksy artistak bere webgunean. Euren kokapena ez da ezaguna, oraingoz, baina uste guztiek Londresen egon behar dutela baieztatzen dute. Misil bat jaurtitzen dabilen atleta irudikatzen du batak, eta besteak, alanbre batzuen gainetik pertika jauzia egiten dabilena.


Beti bezain kritiko eta misteriotsu, hala aurkeztu ditu Banksyk bere bi obra berriak. Bere webgunean eskegi ditu, baina oraindik ez dakigu non dauden.

Hemendik gutxira hasiko diren Joko Olinpikoak direla eta, ekintza ugari antolatu dira Londresen, eta hala izango da domina guztiak banatu bitartean. Txapelketa hau dela eta batzuentzat mundua geldituko bada ere, munduko arazoek ez dute su etenik izango, eta berak dakien bezala egin dio kritika Banksyk.


Erantzun

Sartu