Jarri ezaizkiozu, banan banan, 500 goma elastiko sandia bati, eta ikusi zer gertatzen den. Hori da Slow Mo Guys gazteek egin duten azken esperimentua.
Interneten gauza interesgarriak bezainbeste aurkituko ditugu absurduak direnak ere, baina zenbaitetan entretenigarriak suertatzen direnak. Gav and Dan izena dute ikusi dituzun horiek. Britainia Handikoak dira, eta Slow Mo Guys hartu dute "izen artistiko" modura, eta esperimentu bitxiak egin eta bideoz grabatzen dituzte, ondoren kamera geldoan erakusteko. Ikusi duzuena izan da beraien azkena: sandia batek zenbat goma jasan zitzakeen frogatu nahi zuten, eta bidez, zenbat minutu iraungo zuen frutak lehertu gabe.
Euren Youtubeko kanalean bideo pila bat dituzte, batzuk besteak baino ikusgarriagoak. Hona, adibidez, pizgailu batekin jolasean lortutakoak:
Hemen, berriz, Matrixeko eszena mitikoa etxean eginda:
Erantzun
Sartu