Teknologia albisteak

Dantza Zati Bat: hankak eta eskuak astintzeko deia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-08-04 : 11:57

Gazta Zati Bat dokumentalaren soinu banda Esne Beltza taldeko Xabi Solano eta Zigor Lamprek osatutako 15 abestik osatzen dute. Hala, hedapena lortzeko, Dantza zati bat ekimena abiatu dute. Herri desberdinetako dantza taldeei zuzendu zaie erronka: eurak proposatzen duten abestia deskargatu, eta koreografia bat osatzea. Dagoeneko bi jaso dituzte, bata Lesakatik, eta bestea Oriotik.

Uztailaren 6an estreinatu zenetik, Jon Maiaren Gazta Zati Bat dokumentala herriz herri proiektatzen ari da. Dokumentala Nazioen Mundua mugimenduaren baitan sortu den azkena da, eta Dantza Zati Bat -ek ere ildo hori jarraitzen du.

Hona Orioko dantzariek egin duten bideoa:

Nazioen Munduak ekimenak, Euskal Herria aldarrikatzeaz gain, nazio guztiek duten erabakitzeko eskubidea aldarrikatu nahi dute. Duela 4 urtetik hona garatu den mugimendua da, Idiazabalen sortu, eta pixkanaka Euskal Herrian zabalduz joan dena. Herri kirola, euskal dantzak, euskal musika eta, oro har, euskal kultura eta izaera gustuko dituzten era guztietako jendea bildu du.

Erantzun

Sartu