Teknologia albisteak
1

Euskal Herritik abiatzen den bidegorririk luzeena ireki da: 1.256 kilometro

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-07-31 : 12:01

1.256 kilometro ditu guztira Hendaia eta Bretainia lotzen dituen bidegorri edo bizikletentzako bide estreinatu berriak: tartean, Hendaia, Baiona, Biarritz, Rochelle eta Nantes hartzen ditu. Bizikletentzako bide berriak Vélodyssée du izena, eta Norvegia eta Portugal lotzea helburu duen 8.200 kilometroko bidegorriaren parte da. EuroVelo proiektuaren 14 ibilbidetako bat da azken hori - jadanik existitzen diren edo eraikitze-bidean daudenak -. Ekainaren 30ean estreinatu zuten Hendaia eta Roscoff batzen dituen bidea.


Bretainia-Hendaia irekita, eraikitze-fase berrian sartu da ibilbidea. Orain Hendaiatik aurrerakoa egitea tokatzen da, eta Irun, Iruñea - Santiago Bidearekin bat egingo du bertan - eta Lizarra zeharkatuko ditu, besteak beste.

Vélodyssée ibilbide ia osoa kostaldetik doa. Bide ia osoa - %80 - bizikletentzako bakarrik edo oinezkoekin partekatzeko egina dago, eta zati batzuetan - bide osoaren %20a - motordun ibilgailuekin partekatu beharko dute erabiltzaileek.

Erantzunak

2012-07-31 : 12:47

Gipuzkoan, aldiz http://bidegorriak.bardulia.org/ Web berri hori ezagutu dugu gaur eta hor ikusten denez, proiektu honek Hego Euskal Herria zeharkatu eta Portugalera iristeko badu osatzeko kilometro zatirik...

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago