Bizikleta hartu eta, bi urte beranduago, 18.000 kilometro egin ditu; Europa alderik alde gurutzatu du. Emmanuel Le Merlus bretoiak egin du, eta bidaiaren helburua hizkuntza gutxituak dituzten lurraldeak bisitatzea izan da. Euskal Herrian ere egon da, nola ez. Bidaia luzearen azken geltokia Brusela izango da, eta bertan Europar Batasuneko zenbait ordezkarirekin elkartuko da, ezagutu dituen hizkuntzen errealitateak haiei helarazteko.
Bretoiera da Le Merlusen ama hizkuntza, XX.n mende hasieran milioi bat hiztun izanagatik ere, egun 200.000 baino ez dituena. Egoera bertsuan dauden hizkuntzekin sentsibilizatuta, bere lana utzi, bizikleta hartu du. Europan zehar bidaiatu eta horiek hobeto ezagutu.
Bidaia honekin kultur aniztasunaren aldeko jarrera erakutsi nahi izan du Le Merlusek, bere ustez, hizkuntza hiltzen bada, kultura ere hilko baita. Ekimen erromantikoa oso Le Merlusek egin duena.
Hizkuntza gutxituek oro har, zailtasun ugari dituzte, eta dioenez, asko desagertu egingo dira. 80 bat hizkuntza gutxitu ezagutu ditu, eta horietatik 30ek ez dute estatu propiorik, eta horrek areagotu egiten ditu hizkuntza horien oztopoak.
Hemen duzu Europako hizkuntza gutxituen zerrenda bat.
Erantzun
Sartu