Teknologia albisteak

"Euskal Kartelak, 1902-71" erakusketa, Gernikako Euskal Herria museoan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-08-19 : 15:30

Mihise gaineko olio bik, guax batek eta 44 litografiak osatzen dute Gernikako Euskal Herria museoan dagoen Euskal Kartelak 1902 – 1971 erakusketa. Aurelio Arteta, Alberto Arrue, Antonio Gezala, Juan Cabanas, Txiki, Martinez Ortiz de Zarate eta Nestor Basterretxea dira, besteak beste, kartel horien egileak. Urtarrilaren 13ra arte mantenduko dute erakusketa Gernikako Euskal Herria museoan. Kartelen erakusketaz gain, gaiarekin lotutako tailerrak antolatuko dituzte ikastetxeetatik doazen haurrentzat urritik aurrera.


Erakusketako harribitxietako bat Ayuda a los niños vascos guaxa da, Oskar Kokoschka (1886-1980) artista austriarrarena. 1937ko Gernikako bonbardaketaren harira egin zuena, eta gertaeraren 75. urteurrena dela eta jarri dute bertan - guaxa bera ere urte berekoa da -. Bilboko hondartzetan turismoa iragarri zuen Antonio Gezalaren Playas del Abra kartela (1922) ere erakusketaren parte da. Erakusketaren kartelean ageri dena - behean dagoena - Alberto Arruek Gernikan egin zen Eusko Ikaskuntzako III. Kongresurako sortu zuen olioa (1922) da.

Nahiz eta gehienak kartel iragarleak diren, arte kutsua ere badute duela ez hainbesteko kartel horiek. Turismoa, politika, kirolak edo industriari lotutakoak dira. Garaiak aldatzen doazen heinean, modak eta berrikuntza teknologikoek ere aurrera egiten dute: kartel hauei begiratura, antzinakoak diruditen arren, ez dira 100 urte pasa egin zituztenetik - gehienak 1930 ingurukoak dira -.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago