Teknologia albisteak

"Haien ametsak gureak dira", Nafarroako konkistari buruzko ikuskizuna

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-07-20 : 22:43

2012an 500 urte betetzen dira Fernando katolikoa Aragoiko erregeak Nafarroa konkistatu zuenetik. Gaur egun ere, Amaiur eta bere gaztelua sinbolikoak dira gure herriaren memoriarentzat. 2012an hainbat ekimen antolatu dira mendeurrenaren harira, hala, Nafarroako konkistaren V. mendeurrena gogoratzeko, hainbat lagun elkartu dira Amaiur 2012: Haien ametsa gurea da ikuskizuna prestatzeko. Pier-Pol Berzaitz idazlearen zuzendaritzapean, bi herritan estreinatuko da ikuskizuna: larunbat honetan -uztailak 21- Amaiurren, eta abuztuaren 10 eta 11n Maulen.



Gaztelu Elkartea, eta Amaiurko eta Baztango biztanleak urteak daramatzate euren memoria berreskuratu nahian. Hala, beste batzuen artean, musika eta dantza uztartzen dituen antzerkia prestatu dute, pastoral estiloa duena. Ikuskizunaz gozatu nahi duenak txartelak erosi ditzake webgune honetan. Astebururako plan bila bazabiltza, hemen daukazu bat: egun osorako egitaraua prestatu dute Amaiurren larunbaterako, eta igandean Baztandarren Biltzarra ospatuko dute Elizondon.

Amaiur 2012 haien ametsa



Horrez gain, Kanaldudek erreportaje bat egin du ikuskizunaren prestaketa lanak erakutsiz (honen azpian ikus dezakezue).

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago