Teknologia albisteak

1,6 milioi euro Iparraldeko euskararen sustapen eta garapenerako

Erabiltzailearen aurpegia
HPS - Munduoro
2012-07-17 : 17:57

Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak 2012. urteari dagokion lankidetzarako funtsa eratu dute.  Hala, bi erakundeen artean 1.600.000 € jarri dute Iparraldeko elkarte eta eragileek aurkeztutako euskararen sustapena eta garapena bilatzen duen proiektuei laguntzeko. Hona hemen diru laguntza jasoko duten erakundeetako batzuk:

EJ-EEP lankidetza 2012


2011-2016 hitzarmen-markoaren barnean, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendik eta Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakari François Maïtiak 2012. urteari dagokion lankidetzarako funtsa eratu dute. Biak izan dira gaur goizean Baionan egin den ekitaldian, eta bertan bi agintariek 2012. urteari dagokion lankidetzarako funtsaren berri eman dute.

Hala, bi erakundeen artean 1.600.000 € jarri dute Iparraldeko elkarte eta eragileek aurkeztutako euskararen sustapena eta garapena bilatzen duen proiektuei laguntzeko, iazko kopurua bera, hain zuzen. Kopuru horretatik, Kopuru horretatik, Eusko Jaurlaritzak 457.600 euro bideratuko ditu aurten Euskararen Erakunde Publikoarekin batera Iparraldean egitasmoak garatzeko. Kopuru horren zati handiena (440.000 euro) Iparraldeko eragileen lana deialdi eta hitzarmenen bidez-, sustatzeko erabiliko da; zati txikiago bat, berriz, (17.600 euro) euskarazko argitalpenak Iparraldeko Irakurketa Publikoko Sarean hedatzeko.

2012. urtean 86 proiektu aurkeztu dira diru-laguntzen deialdira, eta haietatik 42 berriak izan dira. Eskaera guztiak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako eta Euskararen Erakunde Publikoko zerbitzuek banan-banan aztertu dituzte irizpide zehatz batzuk jarraituz.

2012ko lankidetzarako funts horren karietara esleitu diren diru-laguntzak honako era honetan banatzen dira:

1- Euskararen transmisioaren garapena

  • Hitzarmenez lotutako eragile nagusiak: 5 egitasmo (768.000 €)
  • Proiektuen deialdia: 8 egitasmo (9.030 €)


2- Euskararen erabileraren garapena

  • Hitzarmenez lotutako eragile nagusiak: 3 egitasmo (462.000 €)
  • Proiektu deialdia: 48 egitasmo (360.970 €)


Hau da, euskararen transmisioaren garapenean 13 egitasmo lagundu dira diruz (777.030 € guztira) eta euskararen erabileraren garapenean 51 egitasmo (822.970 €).

2011-2016 epealdirako bi aldeek hitzarmen-markoa sinatu ondoren hasitako bide berriari jarraipena ematen zaio, horrenbestez. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Erakunde Publikoaren arteko elkarlanak gero eta oinarri sendoagoak ditu, harremanak erabat naturalizatu dira. Hitzarmen honi esker, elkarlanean lurralde guztietan eta kasu honetan, Iparraldean, euskara garatzen, sustatzen jarraitzeko aukera izango da.

Erantzun

Sartu