Teknologia albisteak

Orion nebulosaren argazkirik zehatzena

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-08-11 : 11:58

Elementu astronomiko guztietatik, Orion nebulosa izan da ikertuena eta aztertuena. Argazkietara gehien ekarri dena ere badela esan daiteke. Behean ikusten duzuna, diotenez, inoiz nebulosa honi atera zaion argazkirik onena, garbiena da. M42 bezala ere ezaguna da, eta beraren bidez aztertu ahal izan dute zientzialariek nola sortzen diren izarrak, lurretik gertu dagoelako (1500 argi-urtetara).

Orion nebulosa

Hubble teleskopio espazialaren eta 2,2 metroko La Silla Behatokiko kameraren datuekin eginda dago. Argazki originalak, bereizmen handian, mila milioi pixel ditu eta 3000 izar inguru erakusten omen ditu.

Inolako laguntzarik gabe begiratuz gero, forma lausotua duela eman dezake, baina teleskopio arrunt batekin, edo prismatiko batzuekin begiratuz gero, nahiko garbi ikus daiteke Orion nebulosa. Hori da bere ezaugarrietako bat.

Orion nebulosa hauts eta gasez egindako laino handi baten parte da. Bere baitan izarrak sortzen dira, energia termiko handia askatuz.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago