Teknologia albisteak

Olatuei buruzko informazioa Android aplikazio batean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-07-22 : 12:26

Bizkaia eta Gipuzkoako hondartzen egoeraren inguruko informazioa ematen duen aplikazio berria da Euskadi, costa y olas, surferako baldintza egokiak betetzen dituzten 30 hondartza baino gehiagorekin. Eguneroko aurreikuspenak eskaintzen ditu, besteak beste, hondartza bakoitzeko olatuei buruzko informazioa, mareen ordutegiak, uraren tenperatura eta eguraldia.



Surflarientzako aplikazio interesgarria da, surf-eskola, tailer eta dendei buruzko informazioa eskaintzen baitu. Ez hori bakarrik, webcam-ei lotuta dago, eta leku bakoitza GoogleMaps-en lokalizatuta dago eta olatu bakoitzaren berezitasunak azaltzen ditu. Horrez gain, kostaldeko herri "garrantzitsuenei" buruzko informazioa dago bertan, non lo egin, non jan, parrandarako lekuekin, etabar.

Garatzaileek diotenez, gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez dago aplikazioa. Baina guk ez dugu lortu gure aprobetan euskaraz agertzerik.

Helbide honetan deskargatu dezakezu.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago