Robert Smith-en ezusteko solo bat BBKLive-n
2012-07-13 11:29
The Cure-ren kontzertua bart gauean (gaur goizaldean ia ia) arazo teknikoengatik ordubeteko atzerapenarekin hasi zen Bilboko Kobetamendin, BBKLive jaialdian. Arazoekin lotsatuta edo, Robert Smith irten zen gitarra akustikoarekin, eta solo bat egin zuen. “Three Imaginary Boys,” “Fire in Cairo” eta “Boys Don’t Cry.” jo zituen.
Itxura batean teklatuaren ez zeuden behar bezala konektatuta audio sistemarekin...
Aldi berean, The Cure-k konpromisoa zuen hiru orduz jotzeko, eta azkenean, berandu hasi arren, jo zituzten. Ia goizeko 4etan amaitu da kontzertua.
Kritika batzuen arabera, luzeegi gertatu da horregatik, eta agian, hasierako ezusteko solo hori izan da interesgarriena.
Gaur, besteak beste, Radiohead eta Zea Mays.
Erantzunak kargatzen...