Noraino heltzeko prest zeundeke galleta batzuk doan lortzeko?
Fantastic Delites enpresa australiarraren marketing kanpaina da ikusi duzuna. "Zer egiteko prest daude gure kontsumitzaileak, produktua doan lortzearen truke?" lema ardatz hartuta, ezohiko makina bat kalean jarri dute, galdera horri erantzuna emateko.
Orijinaltasuna eta sormena ezinbestekoak dira egun hartzaileengana iristeko modurik eraginkorrenak, eta hauek lortu dute, jakinmina eta harriduraren teknika erabiliz. Off-line egindako kanpaina, sarearen bidez biraltasuna lortu duena.
Bideoan ikus daitekeenez, gero eta ergelagotzen ari gara/ergelago bilakarazten gaituzte.