Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak bi erakundeen arteko elkarlana sustatuko dute euskarari lotutako zenbait alderdiri dagokionez.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak berariazko lankidetza-hitzarmena izenpetu dute euskararen alorrean, gaur goizean, Nafarroako Foru Diputazioaren jauregian. Akordioa Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgell-ek eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilari José Iribas Sánchez de Boado-k izenpetu dute. Hizkuntza politikari buruzko lankidetza hori Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren bitartez burutuko da.
Hitzarmen horren helburua da, bi erakunde sinatzaileen arteko elkarlana bultzatzea euskarari dagozkion alderdi jakin batzuetan. Administrazio bakoitzak hitzarmen honetan bildutako programak egin edo garatuko ditu, beti abiatuz erakundeek elkarri dioten errespetutik eta bi erkidegoen errealitate politiko eta soziolinguistiko desberdinetatik, legeek erkidego bakoitzari ematen dizkioten eskumenen esparruan.
Bi erakundeek izenpetu duten lankidetza hori teknikoa da, Eusko Jaurlaritzak nahiz Nafarroako Gobernuak egoki ikusten baitute ondorengo esparru hauek zehaztea: euskararen babesa eta garapena, ikerketa, dokumentazioa eta ezagutzen nahiz informazioaren trukea. Bi aldeak elkarlanean arituko dira, hortaz, beharrezkoak ez diren bikoiztasunak eta gastuak saihesteko, eta ahalik eta eraginkortasunik handiena lortzeko, Lankidetzarako Protokolo Nagusian zehazturik dauden arrazionaltasuna, soiltasuna, gardentasuna eta baliabideen ekonomia gordez.
Aipatutako protokolo nagusi hori 2009ko uztailaren 3an izenpetu zuten Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariak eta, besteak beste, hizkuntza-politikaren alorrean lankidetza garatzeko oinarriak ezarri ziren. Lankidetza-hitzarmen honek, hain zuzen ere, ondorengo ezarpen-esparruak izango ditu:
Gaurko izenpetze-ekitaldi honen ondoren hitzarmena indarrean jarriko da, urtero luzatzeko asmoa izango da, eta bi erakundeek adostutako batzorde misto batek burutuko du haren betetze-mailaren jarraipena. Batzorde horrek lau kide izanen ditu: bi, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak izendatuak, eta beste bi, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak izendatuak. Batzorde horretan HABE edo Etxepare Euskal Institutuko ordezkariek ere parte har dezakete, landu beharreko gaiak haiek egotea eskatzen duenean. Batzorde mistoari dagozkio ere, alde batetik, ekitaldi bakoitzean egin beharreko jarduera zehatzen azterketa eta proposamena egitea; eta bestetik, hitzarmen honetan jasotako erabakien balorazioa egitea, haien alderdi pedagogikoak, antolaketa alderdiak eta administrazio alderdiak kontuan hartuz.
Erantzun
Sartu