Zenbait erakunde, aditu eta internautek sinatu dute dagoeneko Internet Askearen Aldeko Deklarazioa. Acces, Global Voices, Amnistia Internacional, Free Press... bezalako erakundeek sinatu dute, besteak beste. Deklarazio labur eta zehatza, Internetek izan behar lukeena defendatzeko. Ekimena Interneteko zentsura, kontrol eta manipulazioaren aurka doa, ACTA, SOPA edo Espainiako Sinde-Wert Legea bezalakoen aurka. Atzo, adibidez, jakin genuen ACTA tratatua errefusatu zuela Europako Parlamentuak.
Internet Askearen Aldeko Deklarazioa
Internet libre eta irekia defendatzen dugu. Prozesu garden eta parte hartzaileak babesten ditugu Interneterako politikak formulatzeko, baita bost oinarri edo lan-ildo finkatu ere:

Argazkiak.org | Internet Askearen Aldeko Deklarazioa © cc-by-sa: sustatu
Erantzun
Sartu