Teknologia albisteak

Webguneetan euskararik ez darabilten euskal enpresa sarituak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-07-05 : 12:15

Zenbait euskaltzaleren tuitetan ikusi dugu, Enpresa Digitalak saritutako enpresa teknologikoki aurreratuenen kasu bitxia. Enpresa Digitala Sarien 8. edizioan (ekainaren 27an banatu zituzten), sarituek ez daukate euskarazko webgunerik. Eszelentzia eta zerbitzu digitalaren parametroetan ez da sartuko enpresa horientzat, ezta merituak baloratzeko antolatzaileen baremoetan.

EAEko esparruan lan egiten du Enpresa Digitalak, eta enpresa batek eraman du sari nagusia. Gero herrialde bakoitzeko sari gehigarri bana egon da.

Irabazlea izan da Hijos de José Serrats, S.A. arrain kontserbak egiten dituen enpresa. Eta probintzietako sariak eraman dituzte AJL Ophtalmic-ek (oftalmologiako produktuak), Gonvador-ek (elikagai banatzailea) eta Ineko kooperatibak (baserriko makinaria). Hauetan hiruk ez dute webgunean euskarazko edukirik edo bertsiorik, eta azkenak, guk dakigula, ez du webgunerik.

Finalistak izan diren beste 8 enpresen artean, 3en kasuan euskararik gabeko webguneak aurkitu ditugu, beste lauren kasuan ez dugu webgunerik topatu, eta webgunea euskaraz duen enpresa bakarra azpimarratuko dugu: Eko3R (nabigatzailearen hizkuntza detekzio eta guzti, zorionak, lastima sari hoberik ez duzuen eroan).

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago