Tren geltokiko ikasleak
Gauero elkartzen dira Sasaramgo Rohtas barrutiko (Bihar estatua) tren-geltokian: ikasteko elkartzen dira, eta lana topatzeko frogak prestatzen dituzte denen artean. Geltokian argia joaten da etengabe, baina herrialdeak bizi duen krisi energetikoa dela eta, euren etxeetan argindarraren eskasia are larriagoa da. Formula hau ez da berria, dirudienez, hamar bat urte daramatzate ikasketa-modu berezi honekin.
Borobilean eseri, eta euretako bat erdian jartzen da: azterketetako galderak planteatzen ditu, eta erantzunak dakizkitenek altuan kontatzen dituzte, gainontzekoei azaltzeko. Elkarrekin ikasteaz gain, eztabaidarako tarteak izatea ahalbidetzen ditu ikasteko modu honek. Metodo sinplea, eta batez ere, merkea, abantaila handi bat prestakuntza-ikastaroak ordaindu ezin dituztenentzat. Guztien artean jartzen dute dirua, beste ikaskide batzuek pasatzen dizkieten azterketak fotokopiatu eta guztiek kopia bana izateko.
Jatorrizko artikulua BBC-rena da, hemen irakur dezakezu.
Erantzunak kargatzen...